top of page

ikusten zaitut bilbo maitea

home_edited.png

Ikusten zaitut, menditik

eta oraindik hor zaude, zutik

aldaketekin, bai; baina ez biluzik

zuri gogoekin itxarotea ez da alferrik.

 

Ikusten zaitut, fabrikak alde batera utzita

gaur etorri zarela galaz jantzita

zuri buruz asko dago idatzita

baina ez duzu partida irabazita.

 

Ikusten zaitut, Bilbo maitea,

haizea, ura, lurra eta sua izatea

eraldatzen ikastea

aurrera egitea.

 

Ikusten zaitut, baina ez zaitut ezagutzen

gaurko historia badakit, baina biharkoa ez zait bururatzen

gerran, setioa pairatzen

gaur, jendeaz gozatzen.

 

Ikusten zaitut, jendez beteta

turismoa dela eta

egin dezagun gogoeta

ea zein den gure heziketa.

 

Ikusten zaitut, Bilbo maitea,

itsasadarra zure bizkarrezurra izatea

zorua, museoa egitea

eta zu zeu bere artea.

 

Ikusten zaitut, izena izanez

herriari kultura emanez

eta azkarra zarenez

badakizu hau lortzen dela lanez.

 

Ikusten zaitut, botxoan

bilbotarrek deitzen zaituen moduan

Artxanda izanda alboan

herritarrak gogoan.

 

Ikusten zaitut, Bilbo maitea

zeru grisa izatea

bada iraganeko debatea

orain, hori aipatzea bada barbaritatea.

 

Ikusten zaitut, ikurrina altxatzea

euskal herritar arro sentitzea

zure herria maitatzea

eta elkarrekin dantzatzea.

 

Ikusten zaitut, mendi berdetsuak

zuhaitz adartsuak

zelai loretsuak

gizarte baketsua.

 

Ikusten zaitut, Bilbo maitea.

bottom of page